ehz 2024

Ez adiorik Irisarri!

February 14, 2022

EHZ festibalak Irisarri agurtu du hastapen baten zaporea zuen bukaera batekin. Ostiraletik igande gaua arte gure mikrokosmoa sortu dugu. EHZ ez da kontsumitzen den festibal bat, baizik eta parte hartzen den ekimen bat. EHZ urtero egiten dugu eta EHZk egiten gaitu egunero.

Auzolanean eta militantziaz EHZ eraikitzen segi dezagun! 1996tik errezeta berdina eta laguntzaile misio ezberdinak: zirkulazioa, brigada berdea, administrazioa, janaria, ostatua, eszena gibela, EKB, komunikazioa, azpiegitura… Aurten ere 500 laguntzaile izan dira edizioa eder horren gibelean.

Milesker Irisarri, lau edizioz zure besoak idekirik oroitzapenez bete ditugu gure bihotzak.