Details

Date:

28/06/2024

Event Types:

About the tour

KONTZERTUA

Pelax egitasmoa Unai Pelayo musikariak jarri zuen martxan 2013 urte inguruan. Denborarekin, bakarkako egitasmo zena talde bilakatu da, eta oraindik ere bakarkako emanaldiak eskaintzen dituen arren, talde izaera du egitasmoak. Musika bidean bost disko luze argitaratu ditu Pelax-ek. Aipatzeko 2019 urtean ‘AB’ eta ‘DE’ izenpean argitaratu zuena, non taldeak garapen handiko rock kantuen alde egiten zuen, disko bakoitzean ia 20 minutuko bi kantu bilduz Atala estudioetan Iñigo Irazoki soinu teknikariarekin grabaturiko sesioetan. 2024 hasieran haien disko berria argitaratu da, ‘Esan gabe doa’, aurreko guztiak bezala Atalan grabatua, zuzen zuzenean analogikoan. Egun, Iker Vazquez (Bateria), Iñigo Ozaeta (Baxua), Andoni Olaetxea (Gitarra) eta Unai Pelayo (Gitarra, ahotsa eta hitzak) dira Pelax.