Txiki

plaza
image0

40 urteak beteta badituzu eta bizitzako aro berri batean sartu zarela oraindik onartu ez baduzu, AniMIAU! hurrengo testa erantzutera: Supositorioen belaunaldikoa zara ? Goenkale 20 urtetan zehar ikusi duzun euskaldun peto peto horietakoa zara ? Parrandan irten eta bigarren tabernan eserita zaude ? Ez al dituzu parrandako abestiak ezagutzen ? Su ta Gar entzuteari utzi eta Erramun Martikorena aitzera pasa al zara ? Poteatzera
beharrean, herriko pastelerian pasatzen duzu atsaldea lagunekin ? Kañak edan ordez, te roibosa edaten hasi al zara ? Jaietako gazte bazkarian zaharra sentitzen al zara ? Dagoeneko txikitako kontuak behin eta berriz errepikatzen al dizkiezu ? Etxean telebistari mintzatzen hasi al zara? Oteiza baino marmartiagoa bihurtu al zara ? Guraso bihurtu zara ? Jakin, 10etik 5 baiezko erantzunez gero Santa sekulan pentsatuko ez zenuen 40 urteko pertsona heldu batean bihurtu zarela bere kalapita guztiekin. Horrelako bizipenak eta beste hainbat gehiago entzun nahi badituzu, TXIKIrekin batera barre algara festan parte hartzeko gonbidapena hemen duzu.

Scène
plaza
Jour
larunbata
Heure début
12:00:00