Tiktara

plaza
a1983684628 10

TikTara hego haizeak dakartzan soinuen eta kantauriko kresalaren arteko konbinazioa da. Ibilbide ezberdineko bederatzi musikariz osatua, hamaika instrumentuz, munduko erritmo eta melodiak nahasten ditu, euskaraz abestutako letrekin. Ez dago musikarekin bidaiatzeko duten gogoa geratuko duen mugarik, beti ere, hegoalderantz gidatzen duen iparrorratz bat eskuan dutelarik.

Proiektu hau ondorengoek osatzen dute: Ander Zulaika eta Iñigo Egia bateria eta perkusioarekin, Amaia Ureta, Danel Sanchez eta Eusebio Soria pianoa, tiplea, kitarra eta baxu elektrikoarekin, Mixel Ducau saxo tenore eta sopranoarekin, Mikel Alberdi eta Josu “Tete” tronpeta eta tronboiarekin, eta Harkaitz Bastarrika ahotsarekin.

Lien
http://tiktara.com/
Scène
plaza
Jour
igandea
Heure début
14:30:00