Kantatu, dantzatu, jostatu… eta itsasoa zeharkatu ! Tailer jostagarri horrek « etorkin baten larruan » ulertzen ahalbidetuko zaitu zergatik hainbeste jendek haien herria uzten duten eta baldintza jasangaitzekin bidaiatzen duten. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren argitan, arrazoin horien balioa galdekatuko duzue eta Giza Eskubideen zinezko aplikapena ebaluatuko duzue. Beste joko baten bidez, mundu mailako aberastasunen banaketa justua edo ez den argituko duzue, gure etxean diren « leku hutsak » eta « gure partea » errezibitzeko ardura ere bai. Azkenik, parte hartzaileen artean sortuz, bakoitzak galdera horiei erantzungo die!
Zergatik hainbeste jendek haien herria, lagunak, familia uztea erabakitzen dute hunat jiteko?
Zergatik jende horiek gordezka bidaiatzea behartuak dira?
Zein baldintzetan bidaia klandestino bat egiten da?
Zenbatek joaten lortzen dute eta zenbat arribatzen dira bizirik?
Zein herrialdek egiten diete harrera etorkin gehienei ?
Zer da esaldi honen erran nahia « ez dugu mundiko miseria guzia hartu nahi » ?
Herritar gisa, zer egiten aha dugu erronka horien aitzinean ?
Nola tresna artistikoek laguntzen ahal digute?
Kantua, dantza, gorputz adierazpen joko eta anterkiaren bidez, erantzunak atzemanen dituzu beti jostatuz!
Transe-en-danse konpainiaren metodologia elkar ezagutza artistikoa eta humanoaren gainean oinarritua da. Adierazpen metizatuak sortzen ditu beraz, ezberdintasun kutural eta sozialak gainditzeko baliagarriak direnak. Metodo horrek, pertsona arras desberdinen koesioa bultzatzen du.