Komunetik

plaza
img 20210609 103502 941

Ezerk gutxik elkartzen gaitu gizakiok komunak egiten duen moduan. Denak pasatzen gara zulo horretatik, era askotako beharrak asetzeko, atontzeko, oharkabean, gogoetarako une bihurtzen ditugu komunean pasatzen ditugun momentuak. Leku intimoa da komuna: norberarekin egoten gara edo norberarekin egiten dugu topo. Espazio hori, beraz, publikoarekin konpartitu nahi dugu. Hatz(a)marka kolektiboaren liburuko hainbat poemetatik abiatuta, intimitateaz eta eguneroko hainbat gaiez hitz egingo duen ikuskizuna da honakoa. Idoia Tapia musikari eta aktorearen interpretazioa esandako liburuko poemekin eta irudiekin tartekatzen dira. Gainera, Bapateko Orkestrak, ariketa desberdinen bitartez, soinu banda berezia jartzen dio ikuskizunari, inprobisatutako soinuak egiten baitituzte. Esan daiteke, beraz, saiotik saiora aldatzen den diziplinarteko ikuskizuna dela Komunetik.

Lien
https://www.facebook.com/Hatzamarka-113179700502064/
Genre
Poesia, Artea
Scène
plaza
Jour
larunbata
Heure début
13:15:00