Laguntzaileak

Laguntzaileak dira EHZren motorra. Haien eskuen eta borondatearen bidez festibala posible egiten dutenak txandaz-txanda: zirkulazioa, segurtasuna, ostatuak, janaria, komunikazioa, brigada berdea...

Laguntzaileei festibaleko sartzea eskainiko zaie, festibalean izanen diren egun bakoitzean txanda bat izanen dutelarik. Txandak lagunekin batera egiteko eta bereziki galdu nahi ez dituzuen tailer/kontzertu/ikusgarriak egiteko aukera dago. Horretarako baitezpadakoa izanen da hurrengo formularioa ahal bezain zehatz betetzea.

Txandak lagun berri anitz ezagutzeko aukera bikaina da, festibalaren esperientzia hobetzea dakarrena! Alta, lagun taldean izen-emateko aukera bada, prefosta.

Horretarako, azpiko formularioan laguntzaile izan nahi duzuen taldeko lagun guztien izenak ezarri beharko dituzue banan-banan, taldean izen-eman nahi duzuen guztiek. Horrez gain, taldeko arduraduna izendatu beharko duzue, eta denek bere izen-deiturak zehaztu beharko dituzue formularioan, eta era berean, denen artean haututatu beharko duzue galdu nahi ez duzuen tailer, kontzertu edo ikusgarri hori. Gehienez hiru ekimen zehatzu ditzakezue eta lan-zerrendetako kideak txandak zuen lehentasunetara egokitzen saiatuko dira.

Edonola ere, posible da txanden arabera taldea zatitu behar izatea.

18 urte azpikoak laguntzaile izaiten ahalko dira, baina gurasoen baimena beharko dute horretarako. Formularioa betetzearekin batera, festibal denboran gurasoen baimenaren dokumentua aurkeztu beharko dute festibaleko harreran.

 

Milesker zure izena emaiteagatik, laster zurekin harremanetan jarriko gira.