Laguntzaileak

Laguntzaileak dira EHZ Festibalaren motorea. Auzolanean, laguntzaileek festibalaren funtzionamendu egokia bermatzen dute lan-txanda ezberdinak gauzatuz: zirkulazioa, segurtasuna, komunikazioa, brigada berdea, ostatua, brigada ubela...

Laguntzaileei sarrera urririk eskaintzen zaie, lan egiten duten egune(t)an, eta txandak lagunekin egiteko aukera ere badago. Era berean, huts egin nahi ez duzun hitzaldi, ikusgarri edo kontzertua adieraz dezakezu. Hori dela eta, ezinbestekoa da argia eta zehatza izatea galdetegia betetzean.

Aurtengo festibalak edozein ediziotan baino gehiago laguntzaileen beharra izanen du. Milesker izena emaiteagatik !

Laguntzaile izaitea, ezagutza berriak egiteko eta eskualde ezberdinetako lagunak egiteko aukera bikaina da. Edonola ere, zuk hautatu lagun taldearekin izen-emateko aukera dago.

Horretarako baitezpadakoa da, taldeka arduradun bat izendatzea (gurekin harremanetan izanen dena) eta taldeko kide guztiak banan-banan zehaztea. Gehienez 10 pertsonako taldeak izanen dira. Era berean, gehienez, hiru hitzaldi/ikusgarri/kontzertu hautatu beharko dituzue elgarrekin. Lan-txandak esleitzeko tenorean, ahal den heinean, zuen lehentasunak kontuak hartuak izanen dira.

18 urte azpikoa bazira, gurasoen baimen idatzia beharko duzu laguntzaile izaiteko. Galdetegia behin beterik, ehztxandak@gmail.com helbiderat igorri beharko duzu, gurasoek sinaturik.

ADIN TTIKIKOENTZAKO BAIMENA

Milesker zure izena emaiteagatik, laster zurekin harremanetan jarriko gira.


* Edozein zalantza izanez gero, idatzi mezu bat ehztxandak@gmail.com helbiderat.

* Adin ttikikoa bazira, telekargatu hemendik gurasoek sinatu beharreko BAIMENA.