IZAN LAGUNTZAILE

                                                                                     LAGUNTZAILEEN GIDA 

Festibala ez litzateke oraino bizirik laguntzailerik gabe. Urtean zehar 60 laguntzaile aktibo aritzen dira komisio ezberdinetan. Baina EHZ ez litzateke xutik egonenfestibalaren 3 egunetan 400 laguntzaileen esku ukaldiari gabe.

Eskertzen zaituztegu EHZan laguntzaile bezala parte hartzea eta gure baloreekin bat egitea. 

FORMULARIOA: https://lantxandak.ehz.eus/index.php?cle=1

Laguntzailearen BETEBEHARRAK:

  • Emanak izan zaizkizun txanda GUZIETAN parte hartzea
  • Ezin baduzu txanda egin, laguntzaileen harrera berantenik ordu bat aitzin abisatzea
  • Txandan galdegina zaizun lana ahal bezain arduratsuki egitea
  • Txandara tenorez eta lan egiteko gaitasunarekin agertzea
  • Adingabeek gurasoen baimena izenpetzea eta itzultzea galdegina zaie (dokumentua telekargatu beherean)
  • Edozein eraso ikusi edo pairatzen baduzu arduradun bat abisatzea.
  • Festibaleko baloreekin bat egitea

Laguntzailearen ABANTAILAK/DERETSOAK:

  • EHZko sarrera urririk txanda egunetan
  • Laguntzaileen xokora sarbidea
  • Egunean bazkari edo afari bat eskainia
  • Laguntzaileen akanpalekurako sarbidea
  • Huts egin nahi ez duzuen kontzertu hautatzeko aukera
  • Ahal den heinean, izendatu dituzun lagunekin txandak egiteko parada bada

KASU: Laguntzaileak txanda batera ez badira agertzen (abisatu gabe), festibaleko sartzea pagatu beharko dute eta laguntzaileen zerrendatik kendua izanen dira.

                                                ERASOTZAILEAK ETXEAN EGON DAITEZELA. FESTIBALA GUNE SEGURUA DA