2023 EDIZIOA

MUSIKA PROGRAMAZIOA EGUNEZ EGUN

OSTIRALEAN: Habia, Muare, Liher, J Martina, Kuma No Motor, Willis Drummond, François del mundo, Mandarine,  Belako, Akts, Madmadmad.

LARUNBATEAN: Alarma Morea, MICE, Dia DJ’s, Billie Brelok, Ixabe, Arima, Ada Oda, Nize, Gatibu, Aho Zakil Konekxion, Zetak, Ztah, Krav Boca, Vapa.

IGANDEAN: Atzarbale, Afrika Bibang, Daudane, Sofa, Kolinga, Pisoo & OPH, Kristonak, Estelle.D, Soulfly, FM Belfast.

 

ANIMAZIOAK PLAZAN EGUN OSOAN

Horrez gain, urririk izanen den Irisarriko plazan mota ezberdinetako ikusgarriak izanen dira egunean zehar.

LARUNBATEAN, Otxo bikoteak eguna irekiko du. Ondotik Bertso poteoa-k herriko plaza errimaz koloreztatuko du, Txiki bakarkako humoristak eszena hartu aitzin. Hika Teatroa & Oinkari-k dantza eta antzerki ikuskizuna eskainiko dute arratsaldez eta Iparraldeko hainbat raplari biltzen dituen RTZ kolektiboak saio emanen du zuzenean. Tartean, Ixtaklok eta Zozongo txarangek eguna alaituko dute. 

IGANDEAN, eguna Zigante eta Gaiteroekin hasiko da. Txingili’k taldeak « Lehen txinka » ikusgarria eskainiko digu eta dantzarekin segitzeko Ertza konpaniak ‘Otempodiz’ sorkuntza berria plazarat eramanen du. Aipatzekoak da ere arratsalde bukaeran Bilabal-ko musikariek animatuko duten dantzaldia. Horrez gain, Cumbiam’bero-k, Txaranga JaiakGoxua’n salsa-k, Patxarangak eta Bahez taldeek plaza girotuko dute egun osoan. 

Urtero bezala, Euskal Herriko Laborantxa Ganbarak (EHLG) EHZ-ko zikiro tradizionala antolatuko du Irisarriko Airoski gelan. 

Bestalde, ANTZERKI GUNE  berezi bat antolatua izanen da aurten. Larunbatean Cie ZeC zirko konpainiak ‘Segime’ bere sorkuntza berria emanen digu eta igandez Tartean teatroak ‘Ez dok ero’ ikuskizuna eskainiko du. 

Haurrek beren egitarau berezia izanen dute HAURREN XOKOANGaia elkarteak jokoak animatuko ditu larunbatean eta igandean Oreka zirko elkarteak tailer bat emanen du. Egun guziz puzgarriak, egurrezko jokoak eta beste hainbat animazio izanen dira bertan. 

Ospitalea eraikinean hainbat erronken inguruan eztabaida eta mintzaldiak antolatuak izanen dira. Programa berantago komunikatuko dugu.

 

INFORMAZIO PRAKTIKOAK

Akanpalekuan lo egiteko aukera izanen dute festibalariek, urririk, baina soilik festibaleko pass-a ukanen duteneri idekia izanen da. Laguntzaileei bereziki zuzendua izanen zaien beste akanpaleku bat izanen da. Bertan, aparkalekuak aurreikusiak dira ehundaka autorentzat, guztiz urririk, eta aparkaleku berezi bat izanen da furgonetentzat. 

Autobusak : Aurten, iparraldeko leku ezberdinetatik autobusak antolatuak izanen dira, Maule, Garazi, Baiona eta Hendaiatik. Txartelak ehz.eus webgunean salgai dira 6€-tan.

Gaurtik goiti hiru eguneko sartzeak 60€-tan salgai dira eta egunez eguneko sarrerak ere eskuratzen ahal dira. 

Tokian berean erosiz, hiru eguneko txartela 65€-tan izanen da, ostiral eta larunbateko sarrerak 25€-tan eta igandekoa 19€-tan.

Ostatua, zirkulazioa, janaria, sekuritatea, brigada berdea… urtero bezala, ehundaka laguntzaile lan postu ezberdinetan txandakatuko dira festibala plantan ezartzeko. Denen beharra dugu. Motibatu lagunak eta izena eman ehz.eus webgunean aurkituko duzuen « IZAN LAGUNTZAILE » atalean. Baina EHZ ez da bakarrik hiru egunetan mugatzen. Gunearen muntaketa 22an hasiko da eta deneri idekia da. Informazio gehigarria ehz.eus webgunean edo ehz@ehz.eus helbiderat idatziz aurkitzen ahalko duzue.