EZ DUGU ERASORIK ONARTZEN!

Gure festibala emazteen, aniztasunaren eta sexu-askapen eskubideen babes-gune den heinean, EHZ Festibalean ez da inolaz ere eraso sexista, lesbofobo, homofobo, arrazista edo dena delakorik onartuko. EHZ Festibala pertsona guztiak aske eta errespetaturik sentitzeko gune gisa ulertzen dugu. Horrenbestez, gogoz kontrako ukimenduak, irainak, bazterkeriak eta bestelako jarrera desegokiak irmotasunez gaitzestuak izanen dira, eta jarrera horiek festibaletik kanporatuak izanen dira. 

Brigada Ubelari esker gai hauen inguruko sentsibilizazio eta zainketa lana eginen da EHZ Festibalean zehar.

erasorikez2