Espresio kultural anitzek dute islada EHZ Festibalean. Hamarnaka antzerki, ikusgarri, zirko, dantzaldi, erakusketa... izan dira guretik igaro direnak. Publiko guztiei egokitutako eskaintza bat proposatzen du festibalak, haurrei ere zuzendutako programazio berezi batekin. Haurren Xokoak urtero biltzen ditu ttikieneri liluratuko dien esperientzia meta erraldoi bat: pailazoak, magoak, dantzak, eskulanak, ipuin kontalariak, jolasak, ezagutza berriak eta abar.
Capoeira, yoga, bertsolariak, txarangak, joaldunak... denak balio du gure ingurua kolorez betetzeko! Koloreztatze horri begira, erran beharra da goi-mailako konpainia eta artista askok zapaldu dutela EHZ Festibala: Kukai dantza konpainia, Le Petit Théâtre de Pain, Artedrama antzerki konpainia, ATX Teatroa, Bilaka dantza konpainia, Pirritx eta Porrotx pailazoak ...