FAQ

Bai, tokian bertan eguneko edo 3 eguneko sartzeak erosten ahalko dira, baimendutako festibalari kopurura iritsi arte. Beraz ez goaita azken momentua eta erosi zure sartzea aurresalmentan! 

Festibalaren barnean haurzaindegi zerbitzurik ez da proposatzen. Aldiz, haurrei dedikatua zaien espazio bat bada.

EHZren moneta ttanttoa da eta ttantto batek 1,20 euro edo eusko balio ditu. Gunean zure euroak eta euskoak ttanttotara aldatzeko aukera izanen duzu, txekez, diruz edo banku txartelarekin.

Aparkalekuak aurreikusiak dira ehundaka autorentzat, guztiz urririk. Aurten, furgonetentzako aparkaleku berezi bat izanen da.

Urtero bezala, akanpalekuan lo egiteko aukera izanen dute festibalariek, urririk, baina soilik festibaleko sarrera daukatenak sartzen ahal dira akanpaleku barnera. Dutxak eta komunak ere erabiltzen ahalko dira.

Aparkaleku berezi bat proposatuko zaie, gunetik hurbilago. Komun egokituak ere izanen dira.

Bakarrik akanpaleku barnean baimenduak dira kontserbak. Aldiz, berinezko botilak ez dira baimenduak.

Idekitzea : Ostiralean 15h00-etan

Hestea : Astelehenean 14h00-etan

Gunean edaria eta janaria erosteko parada izanen da, festibaleko salmenta puntuetan salduko den janaria tokikoa eta kalitatezkoa izanen da. Begetarianoentzako aukerak ere proposatuko dira. Bestalde, Irisarriko ostatuak ere irekiak izanen dira egunean zehar.