Horretarako, hainbat parte hartze esparru eta modu ditu elkarteak.
- Biltzar Nagusia: EHZko erabaki gune nagusia den heinean, bertan biltzen dira engaiamendu maila ezberdinetako laguntzaileak: Talde Motorreko eta komisioetako partaideak, laguntzaileak eta baita publiko zabaleko kideak ere. Bizpa hiru Biltzar Nagusi egin ohi dira urtean zehar, baina erabaki garrantzitsu baten hartzeko edo azken orduko informazio baten berri emateko, ezohiko biltzar nagusia ere dei daiteke.
- Talde motorra: Erabaki gune zentrala izateaz gain, komisioen arteko koordinaziorako ezinbestekoa den markoa da. Beharraren arabera biltzen da —astero, bi astero, hilabetero…— eta bertako kideak komisioetako kide arduradunak dira.
- Sateliteak eta komisioak: EHZ satelite eta komisioetan antolatzen da. Satelite bakoitzak egiteko zehatzen araberako komisioak ditu, eta komisioon koordinazio gunea sateliteak dira. Egun, bost satelitek osatzen dute elkartea: Eduki kulturala, Eduki Politikoa, Teknika-Logistika, Komunikazioa eta Administrazioa. Lehen biak eduki sateliteak lirateke, eta azken hiruak satelite teknikoak. Komisio eta satelite bakoitzak bere alorreko erabakiak hartzen ditu eta unean-uneko aitzinamenduak aurkezten ditu Talde Motorrean.
Izan giten elgarrekin laguntzaile!