Zortzi urtez Arrosako Sohatian egon ondoren, Idauze-Mendiko Mendikotan pausatu zen Festibala bost urtez. Ondoren Heletan arnasberritu zen eta Lekornen egonkortu zen. 2017 eta 2018 artean EHZk, barne gogoeta fase bat ireki zuen elkarteak bere burua berdefinitzeko. 2018ko trantsizio urtean, EHZ Nomada gauzatu zen, festibala hiru egunez, hiru herritara zabalduz: Baigorri, Baiona eta Itsasura. 2019an festibala hats berriz itzuli da gazte belaunaldi berrien eskutik, eta Irisarrin izanen du bere berrabiatzea.