Tremenda Jauría

pentzea
whatsapp image 2021 06 16 at 13 50 50

Tremenda Jauría Madrilgo bi neska eta bi mutilek osatzen duten musika talde bat da. Cumbia eta reggaeton estiloko musika egiten dute, konpromiso sozial eta politikoz beteriko letrekin. 2016an egin zuten euren lehen albuma, Mordiendo izenekoa. 2017an Con Tol Deskaro diskoa kaleratu zuten.

Tremenda Jauría aktibismo sozialetik eta partekatutako proiektu politikoetatik datorren musika taldea da. Gainera, taldeko hiru partaide elkarrekin bizi izan dira urte batzuetan. Gaienra, haietako bik musikaren munduan profesionalki lan egin dute, hainbat artistarekin jotzen. Lauren zaletasuna gehitzean (cumbia eta reggaeton), Tremenda Jauría sortu zen.

Kontzertuak egiten dituztenean, hasieran maskarak daramatzate aurpegian baina abesten hasi baino lehen kentzen dituzte. Euren abestien generoa reggaeton feminista dela aldarrikatzen dute, askotan genero honek duen fama matxistatik aldendu nahian.

Lien
https://tremendajauria.com/
Estiloa
Cumbia Reggaeton
Eszena
pentzea
Eguna
larunbata
Hastapena
01:30:00