Ro

pentzea
whatsapp image 2021 06 16 at 18 37 34

Ro taldea Azkoitiko Matadeixen jaio eta bizi da. Beste hainbat taldetan ibilitako bost lagunek topo egin zuten giro iluneko post-rock eta rock esperimentala egiteko helburuarekin. Iker Amenabar –baxua– azpeitiarrak eta Gorka Alcalde -gitarra-, Josu Usobiaga –bateria–, Iñigo Gonzalez –gitarra– eta Mikel Iraeta –teklatua– azkoitiarrek osatzen dute Ro, eta rock instrumentala eta post rock musika sortzen dute ; ahotsik ez. Estetika oso zaindua, testura eta erritmo interesgarriak, tarteka giro kiribiltsu eta sarkorrak, iluntasuna eta leku askotara eraman zaitzaketen giroak. Taldeak Athalase diskoa kaleratuko du martxoaren 27an 2018ko ekainean hasi zuten musika taldearen ibilbidea, Ilhunbean esan-eginak lanarekin. Orain, disko berria aurkeztear dira. 

Lien
https://www.badok.eus/euskal-musika/ro/
Estiloa
post-rock
Eszena
pentzea
Eguna
ostirala
Hastapena
23:15:00