Potato

pentzea
potato

1984an Juantxo Boriko "Johnny Brusco" eta Pedro Espinosa "Aianai" elkartu ziren eta Elena López eta Pako Pkorekin taldetxoa osatu ondoren urte bereko gabon zahar egunean eman zuten aurreneko kontzertua. 1985ean Jamaikara joan ziren eta han ikasitakoaz baliatuz Hertzainak eta Kortaturekin batera Lekeition "Euskadi Tropikalaren Jaialdia" antolatu zuten. 1986an Bilbon 10.000 pertsonaren aurrean eman zuten kontzertua eta urte berean lehenengo diska plazaratu zuten, Tijuana In Blue taldearekin elkarbanaturikoa. Hurrengo urtean iritsi zen lehenengo diska bakarrean grabaturikoa, Punky, Reggae, Party mitikoa.

1989an Julen Trepiana "Trepi" eta Javier Olloki "Okiman" sartu ziren taldean eta hauekin beste hainbat diska sortu ziren. Bi hauek ordea 1995ean Plántala diskaren ondoren Potato utzi eta talde propioa sortzea erabaki zuten, Arawak.

Taldekide berriak hartu eta diska berriak plazaratu zituzten. 2006an Juantxo Boriko minbiziz hil zen eta 2007an bilduma diska zen Potato en Fueros atera eta taldea desegitea erabaki zuten.

2009an ordea Pako Pko-k Potatoren ibilbideari berrekin zion. Diska berria atera eta hurrengo urteetan kontzertu ugari eman zituen Euskal Herrian, Espainiar Estatuan eta baita Europa aldean ere. 2014-15 urtean esate baterako Alemanian izan zen. Diska berria ere kaleratu zuten 2014an.

Estiloa
Reggae, Ska
Eszena
pentzea
Eguna
igandea
Hastapena
17:00:00