Pello Reparaz Vendetta taldeko kide ohiaren proiektu elektroniko berria da Zetak. Bere lehen diskoa oharkabean ilundu den lana da. Soinu identitate propio baten bila, hainbat sintetizadorerekin lan egitean, soinu gogor, sakon eta ilunek hitzekin bat egin duten lekuan gautu dena. ZETAK-k 2020an kaleratu zuen bere bigarren diskoa.