Willis Drummond, Baionako rock talde mitikoa gurekin izanen dugu!
Zazpi estudioko diska. Argazki liburu bat. Ehunka kontzertu.
Azken 4 urteetan zuzeneko elektriko bat, zuzeneko akustiko bat eta 2 estudioko diska kaleratu dituzte, hirukote formatutik berriz laukotera pasatuz.
Taldearen musika Euskal Herriko Rockan sailkatzen bada ere, Seattle-ko eszena, Washington DC-tik datorren punka eta Australiako Rock'n'Rolla aipatzen dira askotan Willis Drummond taldearen musikaren definitzeko. Hainbat eszenatokitik pasa ondoan, aurten 7garren CDa kaleratu du taldeak. EHZako eszenatokian, "HALA ERE" diska deskubriarazteko parada emanen digu.