Txiki

plaza
txiki

Euskaldunen benetako jatorria, kultura, historia umorezko bakarrizketa antzeztu honen bidez kontatua. Gure euskara, herria eta kulturaren bizi iraupena ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaiatzeko aukera originala, antzezlan umoretsu honen bitartez. Big Bangnetik hasita gaur arte, nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik, euskalduna naiz eta furgoneta daukat leloraino. Ez da bakarrizketa stand up soil-soila, ez da antzezlan soil-soila, ezta musikal soil-soila ere, TXIKIREN azken umorezko bakarrizketa XOUA da. Bertan umorea, historia, kantuak, musika, 3D efektuak, karaokea eta euskal pertsonaia ezberdinak: Oteiza, Xalbador, Laboa, Maurizia, Maialen Lujanbio… Egin irribarre bizitzan ahal den guztietan!

Izena duen guztiak izana duelako.

Lien
https://www.instagram.com/txiki_ion_martinez/
Estiloa
Bakarrizketa
Eszena
plaza
Eguna
larunbata
Hastapena
13:00:00