Sofa

pentzea
Sofa

Eroso eta ezin kabitu, horixe da Sofaren egoteko modua. Oreka egoera berriak topatzea dute gustuko, bertan goxo egitea saihestu eta etengabeko dantzan aritzea. Gipuzkoarrena ez da berritu beharraren beharraz berritzea: jarrera ipurterre baten isla da gehiago, geldi egoteko modu bat. II. diskarekin 50 kontzertutik gora egin ostean, 2018an Eloy sartu zen Sesma- ren ordez bateria astintzera. Eloyekin kontzertu batzuk egin ondoren ideia berriak sortzeko senari entzun eta konposiziorako epe luze bat hartzea erabaki zuten. Hala ere, Sesmak taldean parte hartzen jarraitzen du, baketa atzean ez bada ere, artwork-a bere eskutik (Gatza Factory) dator eta.
Eñaut Gaztañaga (Grises, Ezpalak) izan da su motelean sortutako disko hau grabatzeko arduraduna, bere Gaztain estudioetan. Nahasketak egiteko garaian Tom Peters (Alpha Male Tea Party) Liverpooleko ekoizlearen Trapdoor estudiora joan dira ate joka, azkenik, Estanis Elorza izan da Doctor Master estudioan masterizatuz, lan honen azken pintzeladak marraztu dituena. Diska argitaratzeaz Tolosako Bonberenea Ekintzak eta Bartzelonako Bcore sigilua arduratu dira.

Lien
https://thesofa.bandcamp.com/album/krispetak
Estiloa
Rocka
Eszena
pentzea
Eguna
igandea
Hastapena
18:00:00