Spoken word formatua darabilen poesia-emanaldia da HITZ ESANA. Ahoz gora esateko idatzitako poesia; errepikari, erritmoari eta hitzen soinuari arreta berezia ematen dion poesia; entzulearekin zuzen-zuzenean komunikatu nahi duen poesia; gorputzaz ahazten ez den poesia; esan egiten den poesia; momentuan gertatzen den poesia. Mejillon Tigre kolektiboak HITZ ESANA emanaldia osatu du: bi gorputz, 15 bat pieza indibidual, eta poesia emanalditik baino kontzertutik gertuago egon nahi duen formatua.
Mejillon Tigre kolektiboa