Pisoo eta OPH Etxepare lizeoan ezagutu diren Ipar Euskal Herriko bi rapero gazte dira. Drilla-tik trap-ara, afro doinuetatik pasatuz, rap estilo guziak jorratzen dituzte. Aurten hainbat kantu atera dituzte, Melodiarik Ez, Amestuz, Erori... Nahiz eta rap-a biziki serioski hartu, lehenik pasio bat bezala kontsideratzen dute. Nork erran du euskal rap-a ez zela bizi?