Euskaraz kantatutako rockaren aitzindaria da Niko Etxart. Parisen ezagututako doinuak gurera ekarri nahi izan zituen, eta, oztopoak oztopo, 70eko hamarkadan zuzenean esku hartu zuen euskal rockaren sorreran. Bakarlari gisa arrakasta handia lortu du, baita Mintxoriak taldearekin ere. Hala ere, herri musika ez du inoiz baztertu, eta hainbat pastoraletarako konposatu du, eta a cappella abesturiko diskoak ere grabatu ditu.