Merina Gris

pentzea
Merina Gris

Merina Gris taldea Donostiako hiru gaztek osatzen dute (Sara, Julen eta Paskal). Hirurek ere bazuten lehendik eskarmentua musikaren industrian, eta 2020an beren indar sortzaileak batzeko erabakia hartu zuten. Behar batzuk ase nahia dago proiektuaren sorreran: inguruneko eszena kulturalean ordezkatuak sentitzeko beharra, eta haien mezua era natural eta errazean garatzeko espazio bat sortzeko beharra. Merina Gris da zure lekua sortzea, zu erabateko kide zaituen lekurik ez dagoela sentitu ondoren.
Soinuari dagokionez, Merina Grisekoek “pop zakarra” deitzen diote beren musikari, alderdi melodikoenaren ondoan aurki daitekeenez alderdi agresiboena ere. Bestalde, musika- ekoizpenari eman zaion garrantzia nabarmentzen da haien lanetan, lehen-lehen unetik landu baitu taldeak alde hori. Aurten ZERUA ORAIN albuma atera berri dute. 

Lien
https://www.badok.eus/euskal-musika/merina-gris
Estiloa
Pop
Eszena
pentzea
Hastapena
23:13