Berivan-Lorraine Firat, Kontseilu Demokratiko Kurdoaren Kanpo Harremanen bozeramailea
Berivan Firat militante politiko kurdoa da. Gazte gaztetik demokraziaren alde, emazte kurdoen eskubide eta askapenaren alde borrokatu da. Rojavaren alde egin duen lanagatik ere egin da ezagun. PKKn zen bere semea galdu du, Daeshen kontrako borrokan. Orain, Frantziar Estatuko Kontseilu Demokratiko Kurdoaren kanpo harremanen boz eramailea da.
Kurdistango egoeraz, Rojavaz eta hango borrokaz atera daitezkeen irakaspenez arituko da hitzaldian zehar.