Badu hamar bat urte Baionako hirukoteak tokiko punk-hardcore eszenan azkarki parte hartzen duela. 100 bat kontzertu eman ditu orain arte, Euskal Herrian bereziki, baina baita Frantzian, Portugalen eta Espainian ere. Hala, OFF!, Terror edo Hatebreed bezalako taldeekin jotzeko parada izan du. Lehenengo bi diskoetan punk-hardcorearen indarra modu gordinean adierazi ondoren, Baiona zikina disko berrian, Kuma No Motor taldeak soinu eta giro aberats eta ilunagoak bilatu ditu. Orain arteko osagaiek hor diraute; kantuak bizi-biziak, indartsuak eta trinkoak dira. Baina, pasarte astunagoak ere landu ditu taldeak, crust-metalaren eraginez, eta orduan bateria erritmo sendoek gitarra riff lodi eta ilunak nabarmentzen dituzte. Beste kantu zati batzuetan, post-hardcoretik edan du taldeak, eta orduan ahotsa lehertu egiten da, aspalditik eutsitako sumindura libratzeko (8 urte pasa dirataldeak aurreko diskoa argitaratu zuenetik!).