2014 Rébecca M’Boungou eta Arnaus Estor arteko taldea zen hasiera batean. Binaka loopers delakoen erabilpenarekin hainbat instrumenturen uztartzeko parada zuten : gitarra, basua, beatbox nahasteka batzuk eginez, eta 6 ko talde baten inpresioa ematen zuten. Kantariak (Rebeccak) Gael Fayen ezagutza eginik 2018an kantu bat grabatu zuen harekin « Kongo ». Tourneo bat eginen dute elgarrekin ondotik. Hortik taldearen perspektibak zabaltzeko nahiarekin, taldea seikote bat bilakarazi zuten. Soul-jazz, rumba hip hop, melodia aberatsek gure belarriak alaituko dituzte eta gorputzak dantzaraziko.