Joseba Tapia

pentzea
joseba tapia

Joseba Tapia trikitia molde berrietara egokitu duen aitzindaria da. Musika tresna hori baserri girotik atera eta beste estilo batzuekin nahastea izan da haren ekarpenik handiena. Tapia eta Leturia taldean, Tapia eta Leturia Band-en zein bakarkako ibilbidean, musikari honek beti bilatu du tradizioaren eta modernitatearen arteko oreka. Azken urteetan kantagintzari emana da bakarkako diskoetan. Zaldibobo eta Hiru Truku taldeetako kide ere izan da.

Joseba Tapiaren bakarkako bederatzigarren lanaren aurkezpen kontzertuak 10 musikariz osatutako taldea lagun izango du. Proposamen musikal zein artistiko berria dakar, osagai eta berrikuntza ugariz josia. Kantu berriak Koldo Izagirreren testuekin egindakoak dira eta. Horretaz gain, bere ohiko errepertorioko kantak ere tartekatuko dira. Sonoridade propio bat garatu taldeak dagoeneko, eta horren isla izango da kontzertu hau.

Lien
http://www.josebatapia.eus
Estiloa
Folka, Herri kanta, Rocka, Trikitia
Eszena
pentzea
Hastapena
23:25