Irunberri, Erriberri, Zangoza eta Iruñeko bost lagun dira Ibil Bedi: gitarra, baxua, biolina, saxoa, bateria, teklatua eta ahotsak. 2019ko ekainean kaleratu zuten lehenengo diskoa Berandu baina garaiz izenpean. Urte horren hondarrean bertan Bide Zuzena-Teilaturantz kantu bikoitza atera zuten, oraingoz taldearen bideoklip bakarraz lagunduta. Aurten ikusi du argia taldearen bigarren lan luzeak: Beltxarga Beltza, konfinamenduarekin batera hondutako hamaika kantu biltzen dituena. Maitasunaz mintzo dira, zalantzez, ezustekoez, galeraz eta bizitakoez gehienbat. Kantuak, orokorrean, poparen bueltan ibiltzen dira, nahiz eta bestelako ukitu batzuk soma daitezkeen zenbaitetan.