Joxemi Zumalabe Fundazioko intzidentzia politikoaren hariari tiraka hasi dira, gai hori ikuspegi kolektibotik lantzeko helburuarekin. Intzidentzia politikoa bera zer den definitzea ere zaila da, dudarik ez, baina bereziki arduratzen ditu mugimenduek inguruan eragiteko duten gaitasunak, sakoneko aldaketak sortzerakoan dauden oztopoak, edo eta estrategikoki pentsatu eta helburu zehatz baina esanguratsuak ezartzeko diren abileziak (eta abilezia faltak). Tailerraren xedea orain arte askotariko taldeen eskutik jaso dituzten gogoetak partekatzea eta, aurrera begira, bide berriak urratzeko eztabaida kolektiboa egitea litzateke.