Goxua’n Salsa talde kolonbiar-nafarrak estudioko lehen albuma argitaratu du 2022an, 9 abestirekin. Horien artean, saltsa klasikoan, beste genero batzuen bertsio handiak eta gai propioak daude, euskaraz eta gaztelaniaz.
Diskoa kaleratzearekin batera, Grupo Niche talde kolonbiar ezagunaren Del Puente Para Allá abestiaren bertsioa estreinatu zuen Goxua'n Salsa-k.
Orkestrak ukitu berezia eman nahi izan dio abesti horri; horregatik, leloa moldatu eta honako hau esaten dute: “Del puente para allá Txantrea, del puente para acá está Iruña (Zubitik harantz, Txantrea, eta zubitik honantz,
Iruñea)”; auzoa eta hiria bereizten dituen Iruñeko Madalena zubi mitikoari buruz ari dira.