OINKARI eta HIKAren arteko hirugarren sormen lana GAZTE .
Kaleak horren hutsik eta itzalita izan diren garai hauetan, KALEKO ikuskizun bat sortzeak, badu errebeldiatik, aldarrikapenetik, badu gutxi arte ohiko zen moduan, plazak jendez gainezka sentitzeko gogo eta ilusiotik. Badu askatasun egarritik eta, batez ere, badu dantza jendeari hurbiltzetik.
GAZTE kaleko DANTZA ikuskizun GAZTEa da. GAZTEekin egina, GAZTEak
mintzo eta mintzagai, eta publiko ORORI zuzendua. Estetika eta lengoaia propio baten bila jarraitzeko asmoak eraginda, ikuskizunak euskal dantza abiapuntu izanda, dantza garaikidea eta garaiko dantza modernoak eta gorputz mugimendua uztartuko ditu, ahotsari ere tokia utzita. Euskal folkloreko doinuei muzinik egin gabe, oinarri elektronikoa izango duten erritmoekin dantzatuko dugu, hip hop kulturaren kutsu handiarekin eta elektronikak sortzen dituen giroez inguratuta.