Frikun, 2016an sortu den Euskal Herriko afro-rock taldea dugu. Niko Perret gitar apalean eta kantuan, Jon Erviti baterian, Xabi Leon teklatuetan eta gitarran, eta Xanti Legarto gitarran taldea osatzen dute.Mendebaldeko Afrikako musika elektrikoetan inspiraturik, haien disko berrian doinu erakargarri eta erritmikoak batzen dituzten konposizio originalak agertzen dira. Karibeetako doinuak, Afrikako melodiak eta basamortuko blues-a nahasten dituzte, "afro beat" estiloan. "Ezerezko Herria"
deitutako bigarren diskoa martxoan plazaratu dute.