2016an sortu zen metal talde hau Luhuso eta Itsasu artean, Arnaud eta Bastien gitarran, Allande baxuan, Balatx baterian eta Josurekin kantuan. Harcoretik hurbil, haien estiloa hainbat taldeen influentziak eta esperimentazio diseritu eta urteetan zehar zehaztu den emaitza da. Fizt & Furiuz-ek nahiago du «Bintx-Egurra» izena erabili beren estiloa deskribatzerakoan. Errabia eta iluntasuna motore gisa, taldeak riff mementu indartsuak eskainiko ditu festibalariei, zati girotsu eta pizuekin tartekatuz.