[ANTZERKI GUNEAN]
Euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua. Euskal Antzerkiaren “road movie” eroa de "Ez dok ero", Mikel Martínez eta Patxo Telleria-k emanik, Jokin Oregi-ren zuzendaritzapean. Euskal Herriko antzoki ia guztiak zoramenez, ainaldiz, arinduraz, aztoramenaz, durduzaduraz, eldarnioz, erauzimenduz, haizekeriaz, harrikadaz, nahasmenez eta ganorabakokeriaz blai utzi ondoren, antzoki txikiak, kultur aretoak edota disziplina anitzeko saloietara joan nahi dugu gure erotasuna barreiatzera.Horretarako EZ DOK ERO Desentxufatua ekoiztu dugu.
Literatura unibertsaleko arketipo ezagunenera joz gero, Mikelek On Kixoteren irudia ekarriko digu gogora, idealismo erabatekoa, ongia egiteko gogo eutsiezina, gloria erdiesteko grina eta errealitatearen interpretazio eszentrikoaz. Patxok Santxo Panza baten itxura hartuko du, bere pragmatikotasun erabatekoa, anbiziorik eza ikaragarria eta baldarkeriarekin.
Bestea bezain zoroa, ez bada gehiago.