Euskararen aldeko borrokak suspertzeko ekintza zuzenak

ospitalea
Argazkia1

Azken hamarkadetan, Euskal Herriko jendartea mobilizatu da, euskarari etorkizun hobea eskaintzeko. Antolaketa eta borrokaren bitartez, tresna asko sortu eta garatu dira. Eta emeki emeki euskararen gaia instituzioen agendan sartzen hasi da. Baina egoera soziolinguistikoa oraindik kezkagarria da eta borroka moldeen agortze zantzuak agertzen ari dira. Euskaltzale gisa, zer egin dezakegu konkretuki gure hizkuntzari zentraltasun gehiago emateko ? Ze lotura euskararen aldeko borroka eta mundu hobe baten aldeko borroken artean ? Zein lotura munduko hizkuntza zapalduen artean ? Nola pasa diagnostikotik ekintza zuzenera ? Mahai inguru parte-hartzaile horren bidez, gogoeta batzuk partekatuko dira eta ekintza katalogo bat diseinatzen hasiko gira.

Parte hartzaileak: Mattin Hirigoien, Oriane Aiestaran (Jakinola), Hitz Open Gaztetxeko kideak... 

Tailerren animazioa : Plazara.

Eszena
ospitalea
Eguna
larunbata
Hastapena
16:45:00