Krisi ekologikoak hainbat aspektu ditu: klima aldaketa, baliabide mugatuak, hondakinen problematika... Baina gai batek horiek guziak hunkitzen ditu: energia da. Zein hautu energetiko egin beharko ditugu eta nola plantan ezarriko ditugu gaurdanik gizarte iraunkor baten eraikitzeko? Horri erantzuteko Greenpeaceko Nicolas Naceren hitzaldi labur baten ondotik bakoitzak bere ekarpenak trukatzen ahalko ditu.