Calling Marian

pentzea
09 22 marianne8241

Calling Marian musika elektroniko instrumentala lantzen duen bakarkako proiektua da, Marianne Delormen eskutik heldu zaiguna. Proiektu honek hainbat genero hunkitu ditu (folk, pop, elektro…) behin betiko izaera elektro eta tekno bat finkatu arte, 2015ean lehen kantuak publikoki aurkezterakoan. 2018tik landa, proiektuak beste dimentsio bat hartu zuen zuzenekoetan, identifikazio artistiko pertsonalago baten bila. 2019an iNOUïs saioa irabazi zuen Printemps de Bourges festibalean eta FAIR saria 2020an. Gaur egun Calling Marian hurbiletik segituko beharreko artista bilakatu da eszena elektronikoan. DJ eta ekoizle den artista honek proiektu bat bestearen ondotik garatzen du, izan bakarka elektro, tekno eta acid estiloak eta musika eta irudia nahasten dituen EP batean, izan bere CVNT Records labelean.

Lien
https://soundcloud.com/callingmarian
Estiloa
Elektro
Eszena
pentzea
Hastapena
22:38:00