Billie Brelok Nanterre-etik datorren raplari antikonformista da. Ttipidanik Hip Hop kulturaz elikatu da bere auzoan zen giroak eraginik. Baina boteila bat edaten ikasten den bezala rap-a berantago ikasi zuen. Parise mendebaldeko FATSK kolektiboan sartu eta, 2018an Gare de l'Ouest - Volet 1 izeneko lehen albuma atera du. Bere testuek harakiri baten efektua egiten dute.