aKts proiektua pandemia garaian sortu zen, besta egiteko, bidaiarazteko eta dantzarazteko emeia batetik. Hirietako gaueko musika, gure baserri aldera eramanez eta tokiko ezaugarriekin moldatuz, proiektu berri honek soinu elektronikoen eta musika tresna akustikoen nahasketa erritmatu bat proposatzen du. Oholtza gainean bakarrik, aKts-ek, House musikaren erritmoetan oinarrituz, Euskal Herriko soinu eta musiketatik inspiratzen diren sorkuntzak aurkezten ditu. Soinu elektronikoen efektuekin inprobisatzen du, horiekin batera, gitarra, alboka eta sintetizadorea zuzenean joz.