2zio taldearekin hiru disko kaleratu eta taldea desegin ondoren, bere bakarkako ibilbideari ekin dio raperoak. Lan berri honek ez du batere aitzinetik plazaratutako lanen kutsurik, trap eta drill erritmika eta soinu-estetika berriarekin dator. Rapero soil izatetik bere buruarentzako musika ekoizle izatera pasa da ØDEI eta berak eta Jo Olaskuagak osatzen duten Alkimia Prod-enak dira diskoan dauden musika ekoizpen guztiak. "Terapia" deitutako albuma atera berri du aurten.