WILLIS DRUMMOND

pentzea
wd 2019 1 jon iraundegi ok

Willis Drummond oraindik aurkeztu behar ote dea ? 7 diska, ehunka kontzertu Azkena Rock, Big Festival, Sonorama, Hatortxu Rock edo Monkey Week bezalako festibaletan, Frantziako itzuli bat Detroit rock talde mitikoarekin, eta beste hainbat Españan, Alemanian, Belgikan eta Japonian. Hots, euskal rock-aren monumentu bat. Baionan sorturiko talde honek Xan Bidegain (baxua, kantua), Jurgi Ekiza (gitarra, kantua), eta Felix Buff (bateria) elkartzen ditu, Rafa Rodrigo (gitarra) eta Joseba Baleztena (gitarra) ere hortik pasa badira ere. Zaila da Willis Drummond estilo bakar batean kokatzea, hain ugariak diren taldearen influentziak. Nirvana gisako rock-grunge alternatibotik « Gaztetasuna eta Zahartasuna » (Mikel Laboaren testuaren adaptazio bat) bezalako momentu melankoniatsuagoetara pasatzen gara. EHZ-ko gailurretako bat !

Lien
https://willisdrummond.net/
Estiloa
Rock
Eszena
pentzea
Eguna
igandea
Hastapena
22:30:00