TRANSE-EN-DANSE Ikusgarria

ospitalea
transe en danse2

IKUSGARRIA : ETORKINEN HITZA

Anitz “migranteetaz” hitz egiten entzuten dugu, prentsa, medio, politikoen gandik. Baina noiz ematen diegu haiei hitza? Noiz haien entzuteko aukera dugu pertsonalki ?
Festibala aitzineko astean zehar, Transe-en-danse konpainiak migranteei adierazpen espazio bat eskainiko die. Baita, bihotzean dutena oholtza gainean adierazteko aukera ere bai. Ikusgarri denboran, bihotzetik bihotzera elkar ezagutzeko posibilitatea ukan dezazuen. Hizkuntza guzietan eta hitzik gabe ere, etor zaitezte errateko dutena entzutera. Haien emozioak, ikuspunduak, esperientziak, zailtasunak, galderak, arrangurak, baita ametsak eta esperantzak ere entzutera.
Ikusgarriaren ondotik, eztabaida izateko aukera izanen duzue, elkar trukaketa eta elkarrizketa ahalbidetzeko denen artean.
Migrazioaren erronkei buruzko sentsibilizazio tailerra izanen da festibalean zehar, zatoz gurekin!

Eszena
ospitalea
Eguna
ostirala
Hastapena
18:00:00