TAILERRAK

56214466 10157001908876236 7818470710866608128 o

EHZan azken urteetan egin den gogoetako ideia nagusietako bat izan da EHZa iparraldeko gazteriarentzat tresna bat izan behar dela. Zertarako tresna? Euskal Herri hobe bat eraikitzera bidean tresna. Eraikuntza bide horretan, arlo desberdinetan eramanen ditugun lanketei bultzada eman nahi die EHZak. Hau da EHZa berriaren pario nagusia, proposamen kulturalaz gain, eduki politikoei indarra ematea. Ez ildo politiko zehatz bati lerrokatuz, baizik eta iparraldeko mugimendu desberdinentzat aberasgarriak izanen diren edukien lanketa proposatu nahi genuke. Urtez urte, EHZaren eskaintza politikoa gazte eta herri mugimenduen nahi eta beharren araberakoa izanen da.

Tailerrak izanen dira aurtengo EHZaren berrikuntza nagusia. Sakonki eta ilusioz landuko ditugu tailer hauek, norbanako eta kolektibo desberdinen artean. Festibala aitzin urtean zehar eginen dugun aurrelanketari garrantzi berezia ematen diogu, jende eta elkarte ezberdinak elkarlanean aritzeko aukera izanen baita. Festibalean bertan, hautaturiko gai bakotxaren inguruko tailer teoriko bat eskainiko da goizean eta arratsaldean praktikoki landuko dira gai horren adar desberdinak. Tailer bakoitzak, gairen inguruko azalpen teoriko bat, ezagutzen elkar trukaketa, esperimentazio praktikoa eta sorkuntza barnebilduko ditu. Horrez gain, eta hau da gure ustez garrantzitsuena, tailer hauek ez dira bere horretan bukatuko, gai bakoitzaren inguruko lanketaren jarraipenari bide emanen zaio.

Lien
http://ehz.eus
Estiloa
Eduki politikoak lantzen
Eszena
vide
Hastapena
02:01