OIHANEKO ZÜHAINETAN

oihaneko zuhainetan

Oihan Oliarj-Ines musikari aloztarrak "Oihaneko Zühainetan" (2017) proiektuan euskal kantore tradizionalak gazteturik dakarzkigu, jazz, rock eta pop doinuez jantzirik. Tradizioarekiko errespetuz, baina baita gaztetasunez ere, maiz akapela kantatuak diren hamabi euskal aire hunkigarri bildu ditu, hamabi kantari xiberotar ezagunek interpretatuak. Kantarion askatasun erritmiko zein melodikoak, eta Oihanek ondutako doinuek indar harrigarria ematen diote sorkuntza musikal honi. Eta nola ez, musikari ezin hobeekin inguratu da proiektu berezi eta kitzigarri honen doinuak eratzeko.

 

« Oihaneko Zühainetan » proiektuarekin, Oihan Oliarj-Ines musikari aloztarrak gazte ukaldi bat emaiten die euskal kantu tradizionalei jazz, rock ala pop soinuez jantziz. 2017an, Xiberuak ezagutzen dituen ahots handienetarik hamabi elkartu zituen, Xiberuan berean disko baten grabatzeko. Kantarien askatasun melodiko eta erritmikoak, eta Oihanen orkestrazioek, sorkuntza artistiko honi indar harrigarri bat emaiten diote.

Aurtengo EHZ Festibalean, aukera berezia izanen dugu estudioan grabaturiko sorkuntza bikain hau, zuzenera egokiturik ikusteko kantari horietako batzuekin: Maddi Oihenart, Maika Etxekopar, Mixel Etxekopar, Pette Jaragoien... eta  goi mailako musikariekin: Joseba irazoki gitarran, Jérôme Martineau baterian... Ezinen duzu galdu!

Informazio gehiago: BADOKFACEBOOK

Lien
https://www.oihanekozuhainetan.com/
Estiloa
Rock progresiboa / Jazz / Pop / Euskal kantuak
Eszena
vide
Hastapena
15:46:00