MIGRAZIOA

ospitalea
turkey refugeesatfence001

Migrazioaren gaia hautatu dugu, azken hilabeteetan Ipar Euskal Herrian eta Euskal Herrian oro har fenomeno hau hurbiletik bizitzen dugulako. Migrazioaren problematikaren aitzinean hainbat herritar eta eragile mobilizatu dira mota desberdinetako aterabideak sortzeko. Egoera honen aitzinean, EHZ festibalak bere ekarpena egin nahi du. Alde batetik, Euskal Herri mailan aktibo diren eragileak bilduz eta elgarrekin integrazioa edo inklusioari buruzko ikuspegi politikoago bat eraikitzeko asmoarekin. Bestalde, tresna teoriko-pratikoak eskaintzea mingrazioa maila pertsonal zein kolektiboan ulertzeko. Adibidez, zergatik haien herria, familia, lagunak uzten dituzte migratzeko ? Zein dira harrera herri batek behar dituen konpetentziak bakoitzaren identitatea errespetatzeko ? Nolako arrera sistema eskaini nahi diegu, asimilazionista ? integratzailea ? inklusioa ? Nola txoke kulturalak eta gaizki ulertze kulturalak saihetsi ?

migr1

Parte hartzaileak: Etorkinekin, Eztena proiektua eta Artea sarea.

Etorkinentzat edo etorkinekin borrokatzen ote gira ? Zein rola dugu, harrera herri gisa, etorkinen inklusioarentzat?

Eztabaida honen helburua ez da eragile bakoitzaren aurkezpena egitea izanen, baizik eta trukaketa horietatik ikuspegi politikoago baten bultzatzea nahi dugun Harrera Herriaren izaerari buruz. Bakoitzaren ikuspegitik eta praktiketatik abiatuz, Euskal Herrirat arribatzen diren etorkinen inklusioari buruz arituko gira.

mig2
danse

Kantatu, dantzatu, jostatu… eta itsasoa zeharkatu ! Tailer jostagarri horrek « etorkin baten larruan » ulertzen ahalbidetuko zaitu zergatik hainbeste jendek haien herria uzten duten eta baldintza jasangaitzekin bidaiatzen duten. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren argitan, arrazoin horien balioa galdekatuko duzue eta Giza Eskubideen zinezko aplikapena ebaluatuko duzue. Beste joko baten bidez, mundu mailako aberastasunen banaketa justua edo ez den argituko duzue, gure etxean diren « leku hutsak » eta « gure partea » errezibitzeko ardura ere bai. Azkenik, parte hartzaileen artean sortuz, bakoitzak galdera horiei erantzungo die!

Zergatik hainbeste jendek haien herria, lagunak, familia uztea erabakitzen dute hunat jiteko?

Zergatik jende horiek gordezka bidaiatzea behartuak dira?

Zein baldintzetan bidaia klandestino bat egiten da?

Zenbatek joaten lortzen dute eta zenbat arribatzen dira bizirik?

Zein herrialdek  egiten diete harrera etorkin gehienei ?

Zer da esaldi honen erran nahia « ez dugu mundiko miseria guzia hartu nahi » ?

Herritar gisa, zer egiten aha dugu erronka horien aitzinean ?

Nola tresna artistikoek laguntzen ahal digute?

Kantua, dantza, gorputz adierazpen joko eta anterkiaren bidez, erantzunak atzemanen dituzu beti jostatuz!

Transe-en-danse konpainiaren metodologia elkar ezagutza artistikoa eta humanoaren gainean oinarritua da. Adierazpen metizatuak sortzen ditu beraz, ezberdintasun kutural eta sozialak gainditzeko baliagarriak direnak. Metodo horrek, pertsona arras desberdinen koesioa bultzatzen du.

Eszena
ospitalea
Eguna
larunbata
Hastapena
11:00:00