LED SILHOUETTE

plaza
led

ESTREINALDIA!!!  ORBITA IKUSGARRIA

Led Silhouette dantza konpainia lesakarrak, Gaizka Sarasolaren zuzeneko musikarekin EHZ Festibalaren 2019. urteko ediziorako espres prestaturiko pieza!

"Hiru gorputz, hiru mundu, hiru orbita. Sorkuntza espazio berean elkarbizitzen, elkarelikatzen."

Led Silhouette dantza disziplina anitzetan eta arte garaikidearen eraginpean formaturiko gazte kolektiboa dugu. Gaztetasunak eta nahikeriak bultzaturik, kolektibo honetako kideek forma eta kontzeptu berriak xerkatzera jotzen dute, haien dantza garaikidearen ikuskera eskaintzeko asmoz.

Haien ikusgarriek norberaren barneko mundua hori dute oinarri bezala, mugimenduen bidez hukitu nahiean. Sorkuntza pertsonalak dira, malguak eta untsa zainduak. Lehen pertsonan taxuturiko ikerketa bat atzemanen du ikusleak gazte artista hauen sorkuntza bakoitzean.

Lien
https://ledsilhouetteinfo.wixsite.com
Estiloa
Dantza garaikidea
Eszena
plaza
Eguna
igandea
Hastapena
12:45:00