GARI & MALDANBERA

gari

Azken hamarkadetako euskal musikako artista handienen artean dugu Gari, Hertzainak talde mitikoko kantari ohia. Bere musikaren bidez ikus liteke euskal rockak azken urteotan izandako garapena.

Sei urtez eszenatokiak duo formatuan korritu ondoan, berriz ere banda batez inguraturik datorkigu gurera, Maldanbera taldearekin hain zuzen ere. "Beste denbora batean" izeneko diskoarekin, indarberrituta dator Gari & Maldanbera, eta zuzenean azken lau urteetan han-hemenka ondu duen errepertorio berri bezain erakargarria eskainiko du. 

Betaurreko ilunak, kapela beltza, ahots urratua eta, batez ere, agertoki gaineko karisma dira Gariren adierazlerik argienak. Doinuen haragikoitasun sentsualaz gozatzeko aukera eskainiko du urtetan landu duen esperientziari esker, eta modu sotilean aletuko ditu kantak, bata bestearen atzetik, ikus-entzuleekiko zubi intimo sendo halakoa eraikiz.

Informazio gehiago: BADOK | FACEBOOK

Lien
https://www.facebook.com/tvgari/
Estiloa
Rock / Pop
Eszena
vide
Hastapena
16:36:00